15. Klaustroa eta klaustrogaina
Europako klaustroen artean hobekien kontserbatuenetarikoa da.
Eraikitzea 1280. urtean hasi eta 1330. urtean amaitu egin zen. Estilo Gotikoan dago egina, zein konplexuagoa bihurtzen da obrak aurrera zihoazen heinean.
Portadak nagusi dira:
-Babesaren Atea (1320 gutxi gora behera): tenplurako sarbidea da. Ama Birjinaren Heriotza ageri da Babesaren Ama Birjina behealdeko mainelean izanda.
-Artxidiakotzaren Atea (1320-ko hamarkada): bi aldeetan banatua, goikoa Gurutziltzaketa aurkitzen da, behekoan berriz Pazko-zikloaren irudiak.
-Errefektorioaren Atea (1320-ko hamarkada): kanonigoen jantokirako sarbidea da. Bi aldeetan banaturik dago, goikoan Jerusalemerako sarrera aurkeztuz eta Afari Saindua behealdean. Janbetan Eliza eta Sinagoga-ren eskulturak aurkitzen dira.
-Ate Ederra (1325-tik aurrera): aintzinean kanonigoen logelarako sarbidea zen. Portadan aurkitzen den istorioa Ama Birjinaren heriotzaren inguruan hitzegiten du, Mariari haren heriotzaren berri ematen dion aingerutik hasita, Koroatzearekin bukatuz.
Zenbait hilobi ere aurkitzen dira:
-Garro familiaren hilobia, gotikoa.
-Miguel Sanchez Asiaingoaren hilobia, gotikoa.
-Juan Buenaventura Dumont, Gagesko kondearen hilobia, neoklasikoa.
-Francisco Javier Espoz y Mina-ren hilobia, neoklasikoa.
Klaustrogaina XVI. mendean eraikitzen da. Horretarako gotiko-flamigero estiloko eskailera helikoidala egin behar izan zen.
Katedraleko Museoaren gela nagusiak
02. Presbiterioa
03. Erregeen Mausoleoa
04. San Juan Batailariaren kapera
05. Santa Kristinaren kapera
06. San Joseren kapera
07. San Martinen kapera
08. Gurutzaduraren ipar besoa