Museoa
Salneurriak (ticket bakarra)
7 urte beherakoak 0€
7-13 urteko haurrak 3€
Peregrinoak 3€
Ikasle taldeak +15perts 2,50€
Pentsionistak 4€
Gazte txartela 4€
Taldeak +15perts 4€
Ordutegiak
Generala
Bisita gidatuak gazteleraz: Larunbata eta jaiegunak 12:00etan.
* 25 pertsona gehienez
Maria kanpaiarainoko igoera: egunero 11:30etan.
* Zenbakia aurretik hartu beharra dago
Bisita gidatuak: kontsultatu
https://www.catedraldepamplona.com/eu/kontaktua/
Udaberri/Uda
Noiz: Martxoaren azken astetik aurrera, astelehenetik larunbatera.
Igandeetan itxita.
Irekiera: 10:30etan.
Azken sarrera eta takillaren itxiera: 18:00etan.
Itxiera: 19:00etan (gelen hustea itxiera baino 15 minutu lehenago hasten da).
Udazken/Negua
Noiz: Urriaren azken astetik aurrera, astelehenetik larunbatera.
Igandeetan itxita.
Irekiera: 10:30etan.
Azken sarrera eta takillaren itxiera: 16:00etan.
Itxiera: 17:00etan (gelen hustea itxiera baino 15 minutu lehenago hasten da)
Occidens Exposizioa

Jatorriak aurkitu itzazu
Informazio gehiago
Kanpaijolearen etxea

Museo bihurtutako espazioa
Informazio gehiago
HAURRENTZAKO KATEDRALA

Altuerak haien altueran
Informazio gehiago
01. Fatxada
1782 eta 1804 urteen artean Santos ÁNgel de Ochandáteguik eraikita Ventura Rodriguez-en diseinua jarraituz.
02. Presbiterioa
Santa Maria Sagrariokoa, baita Santa Maria Erreala edota Iruñeko Santa Maria izenez ezagututa, XII. mendeko taila erromanikoa da.
03. Erregeen Mausoleoa
Carlos IIIa Noblearen eta Leonor Trastamarakoaren mausoleoa harzuriz eta marmol beltzez egina dago Jehan Lome Tournaykoaren eskutik 1413 eta 1419 urteen artean.
04. San Juan Batailariaren kapera
Anchietaren Kristo Gurutzatuta 1577. urtean egina dago. Nafar Errenazimentuko eskultura obren artean garrantzitsuenetarikoa da.
05. Santa Kristina-ren kapera
Kristo Sainduaren erretaula (XV. mendeko azken herena), Gotikoa, profeten pinturak eta Kristo Sainduaren eskulturaz osatuta dago.
06. San Jose-ren kapera
San Jose-ren erretaula barrokoa (1691) santu honen eskulturaz, Santo Tomas-en erliebeaz eta Kalbarioaren pinturaz osaturik dago.
px;">
07. San Martin-en kapera
Erlikien erretaula (1643) kobrean eginiko hamahiru pinturez osatutako erretaula txiki batek eta Ama Birjina-ren irudiak konposatzen dute.
08. Gurutzaduraren ipar besoa
09. San Jose-ren ataria
10. Girola
Sandoval-en kapera, San Agustin-en erretaula, kapilauen erretaula, San Fermin-en erretaula, Santo Tomas-en erretaula, Pietatearen erretaula...
11. Sakristia nagusia
XVI. mendean eraikita eta rokoko estiloan apainduta 1760 eta 1770 urteen artean. Estilo honetan oparo apainduta eta simetriak garrantzi handia izanik.
12. Sakramendu Santuaren kapera
San Gregorioren erretaulak Txit Santua gordetzen du, eta erretaularen alboan, kanpoko horman, san Blas-en pintura dago. Burdin hesia (1540) aintzinean koruan zegoen eta gaur egun kapera ixten du.
13. San Joan Ebanjelaria-ren kapera
Sancho Sanchiz Oteiza-koaren hilobia, kapera honen fundatzailea, Jehan Lome-ren obra da (erregeen mausoleoa egin zuen artista) 1420 eta 1425 urteen artean egina.
14. Santa Katalina-ren kapera
1690-eko erretaula nagusi da, santa Katalina buru izanda zenbait santuekin batera eta barrokoko dekorazio begetalez josia.
15. Klaustroa eta klaustrogaina
Europako klaustroen artean hobekien kontserbatuenetarikoa da. Eraikitzea 1280. urtean hasi eta 1330. urtean amaitu egin zen.
16. Bihitegia
XI. mendeko azken zatian eraikita kanonigoen etxebizitza moduan haien elkarbizitzaren lehen urteetan, Katedraleko eraikin aintzinena da.
17. Barbazana kapera
Jatorrian Kapitulu Gela. Erdialdean Arnaldo Barbazanekoaren hilobia dago, XIV. mendekoa, eta aldarearen atzean Kontsolamenduaren Ama Birjinaren taila, mende berberakoa.
18. Errefektorioa
Aintzineko kanonigoen jantokia, 1330 eta 1335 urteen artean eraikita gutxi gora behera. Nafarroako Gorteen bilera aretoa.
Fitxa
19. Sukaldea
1330 eta 1335 artean egina gutxi gora behera, errefektorioaren alboan dago. Lau ke-irteeraz alboetan eta handiago batez erdian osatzen da, azken hau hogeitazazpi metro izanda.
20. Apezpikuaren aintzineko etxebizitza
Aintzinean, XII. mendetik XV. mendeko lehen herenera, apezpikuaren jauregia osatzen zuten gelaz konposatuta dago.
21. Ipar dorreko kanpaiak
22. Hego dorreko kanpaiak
Bederatzietako kanpaia, Cimbalilla, Juana, Zilarrezkoa, Otoitzekoa, Gabriela, Parbuloena, Santa Barbara.
WebCam

Katedral Zerumuga, Iruñetik irudiak
Irudiak ikusi
MICE jardunaldiak

Harrizko eszenatoki, artezko argudio
Jardunaldia antolatu
Ezagutu gaitzazu
Museoaren berriak
-
-
-
<div align="center"><a target="_blank"><img