Mende bat lehenago, katedraleko beste egoitza batzuk eraiki ziren: klaustroa, jangela, sukaldea, logelak, biltegi-jakitokia... Katedraleko multzo horrek guztiak ordezkatu zuen XII. mendeko beste eraikin erromaniko bat. Eraikin horretako bi zati gelditzen dira gaur egun: artzapezpiku-jauregiaren zati bat eta San Jesukristoren kapera. Aurrealde neoklasikoa XVIII. mendearen bukaeran eraiki zen.
Iruñeko katedrala hiru arrazoirengatik nabarmentzen da gehienbat:
- Erlijio aldetik garrantzitsua da, katedrala apezpikuaren katedraren egoitza baita.
- Arte balio handia du, Nafarroako monumentu-multzo gotiko garrantzitsuena baita.
- Antzinako Nafarroako erresuman eginkizun nabarmena jokatu baitzuen