Ondoko eginkizunak dituzte: katedraleko gurtza egin, museoa zuzendu, artxiboa eta liburutegia mantendu eta bertako jabetzak kudeatu.
Gaur egun, ondoko kalonjeak ditu Iruñeko katedralak: Luis Oroz Arraiza (deana), Ildefonso Adeva Martín (aitor-entzulea), Aurelio Sagaseta Aríztegui (kapera-maisua), Julio Gorricho Moreno (artxibozaina-liburuzaina), Julián Ayesa Gorri (organo-jotzailea), José Luis Zugasti Goñi, Ramón Sánchez Lumbier, José Antonio Goñi Beásoain de Paulorena (zeremonia-maisua eta diruzaina).