catedral de pamplona pcture

CatedralDePamplona.com

Artxiboa - Liburutegia

Iruñeko kapitulu-artxiboa eta liburutegiaren bizitza antolatua 1086an hasi zen, kabildoak komunitate-bizitza katedralean sartu zuenean.

Artxiboaren antolamendua eta sailkapena modernoa da. 2.020 kutxa dira guztira.

Liburutegiak 135 kodize, 141 inkunable eta 15.000 liburu zahar eta historiko ditu, historian barna kalonjeek emandakoak gehienbat.

Kodize guztiak digitalizaturik daude, eta, Erdi Arokoak mikrofilmaturik, gainera. Gaur egun, katalogatze informatizatua egiten ari da Catálogo Colectivo del Patrimonio Bibliográfico (CCPB) katalogoarendako.

Kontsulta ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:30etik 14:00etara.
Telefonoa: 948 227 950. Helbide elektronikoa: arbicapa@iglesianavarra.org.