Nafarroako herriaren fedearen adierazpena da, eta ateak irekitzen dizkio Jainkoari otoitz egin nahi dion jende orori, baita bertako artelan bikainak ikusi nahi dituztenei ere.
Mendeetan barna katedraleko kabildoak zaindurik, Nafarroako historiako erlijio gertaera nagusien lekuko pribilegiatua izan da, eta bere hormen artean diozesiko ospakizun garrantzitsuenak egiten jarraitzen da.